Kalegoien frontoia. Elgoibar

Castellano

Kalegoien herriko plazaren parte bat da frontoia. Pelotaz gain, ekintza asko antolatzen dira; oraintxe bertan pantaila haundi bat dago jarrita urtero-urtero aire libreko zinea egoten baita. Espazio honetan gauza asko egoten dira eta kokalekua dela eta, bertatik pasieran dabilen jendea urbiltzen da, giro berezia sortuz. Nik hemen bizitako oroitzapen ezberdinak ditut. Umetan euskal dantzak dantzatua naiz bertan baita trikitixa joa. Elgoibarreko San Bartolome jaietan ere izen dexenteko taldeen kontzertuak izaten dira hemen. Nik orain bereziki gogan dut pasan urteko Joseba B. Lenoir taldearen kontzertua. Ez ginen pertsona asko kontzertuaz gozatzen, uda giro ederra zegoen eta gainera haize magiko bat altxa zen giro berezia sortuz. Oso ondo pasa nuen.

Txikitan ere pelotari moduan ibili naiz eta baditu jokorako berezitasunak frontoi honek. Adibidez, eskubialdean aldapatxo bat dago goruntz eta tantoa aseguratu nahi ezkero bipareta zabal batez pelota aldapara gerturatu eta bertatik pelota jasotzea oso zaila da. Berdin, atzera bota ezkero, frontoiak udaletxean du jarraipena eta arkoetatik zaila da pelota altxatzea. Bada kontu bat honen inguruan. Frontoiak ez duenez tetxorik eta jokoan zerbait zegoen partiduetan, pelotarietako batek, bestearen pilota ez bazuen gogoko, pelota goruntz  bota eta errioraino iritxisten zen, nahibestean pelota aldatzea behartuz. Horrela ere, eguraldiak eragina du. Jolasten hasi eta euria hasi ezkero jokoa geratu edo ez, jendea begira, tentsio momentuak ere bizi izan dira. Eraikita dagoen moduak joku berezia izatea eragiten du. Frontisa ere ez da lisoa, baditu zulotxoak. Harrizko blokez eraikia dago eta badaude zirrikito batzuk bertan jo ezkero itzulian pelotak gauza arraroak egin ditzazkelarik.

Frontoiaren kokalekuak eta eraikita dagoen moduak berezitasunak ematen dizkio frontoi honi: jendearen gertutasun bereiztuko nuke nik.

(IÑAKI, 2016ko uztailaren 11a)

Anuncios

Un pensamiento en “Kalegoien frontoia. Elgoibar

  1. Pingback: Frontón Kalegoien. Elgoibar | CAMPO CREATIVO CERO

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s