Goñati frontoia, Mendaro.

Castellano

Goñati, izena du Mendaroko frontoiak, bertan lehen izen bereko baserri bat zegoelako. Mendaroko baserririk handienetakoa zen. Duela 20 bat urte eraiki zuten frontoia, gu nerebezaroan geundela eta eraiki zuten bezain pronto, kuadrilakoak udaran egunero joaten ginan, goiz eta arratsalde. Kuadrilan 6 -7 mutil ginen eta ordurako gurasoei pala edo raketak erosi harazi genien eta horrela joaten ginen frontoira.

Bazegoen mutil bat; Francis, familia arazo ekonomikoekin zebilena eta ez zuenez palarik , nahiz eta, gure palak utzi , ezin zituen sortzen genituan lehiaketetako kanporaketa guztietan jolastu. Mutil hau, oso ona zen kirolean. Segituan hartzen zuen jolasaren dinamika eta denoi irabazten zigun gainera. Hala, egun baten errekara urbildu zen eta bertan aurkitu zuen ardatzetik moztutako pala baten erdia eta horrela etorri zen frontoira, pala erdi batekin jolastera. Eta bueno, bi egunetan garai ezina bilakatu zen. Ez zegoen inor frontoi horretan pala erdiko mutilari irabaziko zionik. Oso gogoan dut gertaera hura.

Frontoia udaletxearen ondoan dago kokatuta, Mendaroko alde berrian. Mendaro 1982 an independizatu zen Elgoibar eta Mutrikutik eta herri bilakatu. Ondorioz herria bi zatitan banatua dago. Ibaiaren alde batera eta bestera. Azpeiti aldera, Mendaroko alde zaharra dago, erromatarren garaiko arrastoekin eta Arno aldera era, oso aintzinakoa den beste zati bat dago. Baina herriaren erdigunea, esan dezagun, independizatu zenean, Elgoibarren zatia zena eta Mutrikuko zatia zena elkartu zituzten eta erdigune berria da eraiki zuten, eta bertan dago udaletxea eta frontoia.

Frontoia jolasteko erabiltzen da. Baita umeak, aterpe bat izan dezaten eta bertan egoteko. Gogoratzen dut, baita ere kontzerturen bat edo beste egin izan dela frontoian. Txapelketak ere antolatzen dira, gaur egun. Orain, uztaileran, jaien aurretik neskek antolatutako pala txapelketa joatzen da urtero, urtero. Bestela, noizean behin izan hoi dira erakustaldi partidak pelotari ezagun bat etorrita.

Mendaron bazegoen beste frontoi bat, berria egin aurretik, Galartzako elizpea. Elizpean kokatua zegoena. Bi lateral zituen eta aterpea zuen. Guk gure arauak asmatu genituen bertan jolasteko. Adibidez, alde batean palaz jolasten zen eta bestean eskuz. Bautizoreko pila bat zegoen eta bertan pelotak jo ezkero puntu gehiago jasotzen zituen jokalariak. Txapa ere jarrita zegoen eta zutabe batzuk zeuden ezker aldean jokua teknikoagoa bilakatuz. Nahiko aktibidade genuen eta dinamika polita sortzen zen. Oraindik zutik jarraitzen du elizak eta frontoia berak ere, baina ez da inor joaten. Gogoratzen dut, lagun baten aitak Antzuolako maisu batek eginiko pelota oso on bat erosi ziola. Estrenatu genun lehen egunean, oso gustora ginala eskuz jolasten, elizan koroan ensaiatzen ibili zen gizon kuadrila bat atera zen eliztik eta horitako batek pelota jo eta asun tartetara bota zuen. Ero moduan ibili ginan bila eta bila, baita hurrengo egunean ere, baina ez genuen berriro pelota topatu. Orduzgeroztik, gizon horren inguruko mito bat sortu dugu kuadrillan eta uste dugu pelota berak topatu zuela osin tartean eta beratzako hartu zuela.

(ALAIN, 2016ko uztailaren 18a)

 

Anuncios

Un pensamiento en “Goñati frontoia, Mendaro.

  1. Pingback: Frontón Goñati, Mendaro. | CAMPO CREATIVO CERO

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s