Sagües frontoia, Donostia.

 

Castellano

Lehengo eta behin, auzo horren izena Zemoria zen; bertan zegoen baserri baten izena baitzen. Saguestarrak kontratista nafar batzuk izan ziren, bertako JM. Barandiaran pasealekuko zenbait etxe egin zituztenak, alegia. Hortik sortu zen gaur egungo deitura.

XX. mende hasieran, Sagües hondar muino bat besterik ez zen. Gros auzoa hedatzen hasi zenean hasi ziren etxeak eraikitzen bertan. Badaude argazkiak hondartzatik atereak joan den mende hasieran argi uzten dutenak bertan ez zegoela ezer. Argazki horietan mataderoa agertzen da eta Zemoria baserria baita bertako hiru etxe: Nik Onena (Casa Cashan), eta ondoko beste bi. Lehenegoak zutik dirau, baita bigarrenak ere, baina hirugarrena eraitsi eta etxe gris berri bat egin zuten, duela 25en bat urte edo, aurreko fatxada erori zenean.

Mataderoak hiru eraikin zituen: lehenengoan bulegoak zeuden etxe bat zen. Eraikin honetako goiko etxebizitzak alokatuta zituzten harakinek. Eraikina bertan dago, LAB sindikatuak ordezkatu ditu harakinen bulegoak. Bigarren eraikina, mataderoa bera; gaur egun Zubiri institutua dagoen orubean eta hirugarrena honen ezker aldean dagoen etxetxo bat, zehazki, honen atze aldean zegoen frontoia, gaur egungo eskailerak berarekin muga egiten zuelarik.

Frontoiak ezker pareta zuen eta arratsaldez jokatzeko zen egokia, goizez eguzkia begietan baitzuten pelotariek, ekialdera zuelako pareta nagusia. Ez zen oso frontoi haundia, baina auzoko festetan oso animatua egoten zen, partidek jendea erakartzen baitzuen. Hori dena, Mataderoa bota zutenean amaitu zen, bere tokian Batxilergoko Institutua eraiki zutenean. 1981an jarri zen martxan Batxilergoko institutua. Institutua Peña Gantxegik diseinatu zuen eta ez zuen asko pentsatu bertan egon behar zutenengan. Institutuko fatxadaren eskuinean eraikin bat egin zuten; eraikin honen behekaldean, institutuko berogailu galdara eta gasoil depositua jarri zituzten; gaur egun ere gasez berotzen da ikastetxea,  eta goiko aldean kontserjearen etxebizitza zegoen eta dago, bertan bizi da. Etxetxo horrek leihoak aurre aldean bakarrik ditu, ezker alboan oso gertu institutuko eraikina duelako eta eskuin aldean goitik datozen eskailerak dituelako. Atze aldea berriz, frontoiaren pareta da, beraz oraingoan iparrera begira dago frontoia eta goizez jokatu daiteke. Frontoia egin zutenean zati bat irekia zuten goiko aldean eta behe aldean zuzenean kantxara sartzeko aukera zegoen. Une honetan beheko sarrera itxita dago eta goiko aldetik, hau da Zemoria kaletik soilik sar daiteke bai kantxara, bai gradetara.

Mataderoarekin batera desagertu zen erabiltzen ez zen etxetxoa eta hondar muinoa Groseko hondartzan bota zuten. Garai hartan eraitsi zuten Zezen enparantza ere, “Nuevo Gros” dagoen lekuan zegoena. Hau ere hondar muino bat zen eta bertako hondarra berriz Kontxara bota zuten. Une hartan Azoka eraikin arrazionalista eta “labaderoa” ere bota zituzten, bai eta Deslandes tintoreriaren geratzen zen tximinia ere.”

(Miren Egaña Goya, 2016ko urriak 26)

Jarraian ikusi ditzazkezun argazkiak Donostiako, eta zehazki Gros auzoko, argazki zaharrak dira; 100 urte baino gehiago dituzten irudiak. Miren Egaña Goyak eskuzabaltasunez proiektu honetara, kontatutako historiaz gain, egin duen ekarpena.

1910. urtea eta gero egindako argazkiak dira. Zemoria, edo gaur egungo Sagües auzoa, ikusten da irudiaren ezker aldean.  Argazki hauek atera zirenean frontoia ez zen existitzen, hori dela eta,  gezi urdin batekin seinalatu dugu argazkietan gaur egun frontoiaren kokalekua dena. Puntu hori erreferentzitzat hartuko dugu inguruko eraikinak ere ezagutu eta Mirenek kontatutako historia argazki bitartez osatzeko.

img-20160704-wa0001-copia

Bigarren argazki honetan hobeto ikus liteke Zemoria auzoa zena. Ezkerretara lehen planoan ikusten dena mataderoa da. Mataderoaren aurrean bi etxe diruditen eraikin bat ikusten da. Eraikin horrek gaur egun zutik dirau, 100 urte baino gehiago izan da. Geziaren eskuin aldera joaten baldin bagara eraikin berdintsu batzuk ikusiko ditugu; eraikin horiek San Antonio Abad ospitalea osatzen zuten, gaur egun Manteo ikastetxea dago eraikita bertan. Gezi horiarekin seinalatu nahi genuke argazki horretan ez dela ikusten kursaleko zubia. 

img-20160704-wa0002

Anuncios

Un pensamiento en “Sagües frontoia, Donostia.

  1. Pingback: Frontón Sagües, Donostia. | CAMPO CREATIVO CERO

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s