Errebote plaza, Villabona

Castellano

Villabonako Errebote plazak badu bere historia. 1870. urte inguruan, plazak 45 edo 50 metro inguru zituen eta txikiegia zen errebotean jolasteko. Plaza dagoen tokian baziren gerra garaian erretako bi etxeren arrastoak eta hauek bota eta plaza handitzeko eskera egin zuten herritarrek. Arrazoia aldiz, ez zen plaza handiagoa nahi zutela errebotean jolasteko, baizik bertan egiten zen merkatuan ganadua sartzeko leku falta zutelako. Errebotean jolastea, garai hartan oraindik ez zen arrazoi nahikoa plaza handitzeko eskera bat egiteko.

Hala, eskaera onartu zen eta 70 metroko inguruko plaza eraiki edo eraberritu zuten, erreboteko jolaserako aproposa. Gaur egun dagoen frontisa garai hartakoa da eta etxe baten hormak sortzen du. Beheko partean etxe horrek “silleria” du eta hori dela eta askotan entzun da frontisa gerora jarria izan dela, baina ez, plaza haunditu zutenekoa da pareta hori. Orduz geroztik errebote plazaren historia benetan luzea da.

Erreboteak eta pelotak gerra zibila bukatu eta 3 edo 4 urtetara hartu zuen berriro indarra, 1942 inguruan. Garai hartan bazegoen pelotan zebilen komunitate bat baina gauza gutxi egiten zuten. Orduko alkateak esan zien pelota berriro martxan jartzen ez bazuten, plazan musika kiosko bat eraikiko zuela eta erreboteko plaza bertan behera geratuko zela. Horrela, taldekide hauek elkartu eta Behar-Zana pelota elkartea sortu zuten eta berriro jarri zuten martxan pelota Villabonan. Arrakasta izan du erreboteak Villabonan eta errespetatua izan da errebotea eta plaza. Orduz geroztik orain arte, ez da plazan beste zerbait eraikitzeko planik martxan jarri. Nahiz eta, gaur egun herrian antolatzen den guztia bertan egiten den eta horrek entrenamenduak mugatu egiten ditu eta plazako egoera (lurra, paretak, etbar.) kaxkartu.

60 eta 70. Hamarkadan ospe handia izan zuen erreboteak Villabona. Garai haretan jokatzen zen txapelketa garrantzitsua , “Enrique Abril txapelketa internazionala”, 4 aldiz irabazi zituen Villabonako taldeak.

Ezaugarri berezi bat zuen Villabonako errebote frontoiak, sarea ez zela erabiltzen. Normalean, herrian zerbait ospatzen zenean errebote partida bat eskaintzen zen. Urte batean Gipuzkoako kutxa ireki zen Villabonan eta hori dela eta errebote partida bat jokatu zen. Sarerik ez eta neska bati pelotak jo eta sudurra hautsi zitzaion. Gipuzkoako kutxa arduratu zen zauri horrek eragindako gastuetaz eta hori horrela, kutxako zuzendariak errebote frontoian sare bat jartzeko eskatu zuen, berriro horrelakorik pasa ez zedin.

Gaur egun ere, errebote partidak jokatzen dira gauza bereziak ospatzeko. Egia da errebotea ez dagoela bere momenturik hoberenean baina pelotak orokorrean badu bere foroa, 120 pertsona izango gara pelota inguruan.

Nola mantendu da errebotea hainbeste urtetan Villabonan? Galdetzen diot nik askotan nere buruari. 133 zesta punta pelotari profesional dira Villabonakoak, eta nik uste zesta puntak baduela zer ikusia kontserbazio honetan. Villabonan, errebotera jolasten zuten eta hemendik fitxatuak izaten ziren zesta puntara jolasteko Madril eta Bartzelonara lehenengo eta ondoren Ameriketara. Pilotari hauek oporretan edo jubilatu ostean herrira etortzen zirenean, diru asko zutenez apostuak mugiarazten zituzten, errebote partidak antolatuz. Lehendabiziko zestoak joko garbira jolasteko egin ziren, ondoren zesta luzatu eta errebotera jolastu zen eta horrela zesta puntarate.

Angelito Ugartek, zesta jokalari berezi eta karismatiko bat, Villabonan errebotera jolasten hari zela lortu zuen Ameriketera pasea. Angelito Ugarteren kasuan, beste askoretan bezela, familiatik zetorren pelotara jolasteko afizioa eta txikia zenetik zebilen pelota eta frontoietan.

Beste kuriositata bat errebotearen inguruan. Herriko festetan errebote partidua 12tan izaten zen angelusarekin batera. Baina meza 11:30tan izaten zen, beraz 12:30ak inguruan bukatzen zen eta hau bukatu arte ez zen partida hasten, apaiza ere bertan izan zedin. Orduan, meza bukatzean, orduko udaltzainak erlojua mugitzen zuen 12etara eta angelusa errezatzearekin bat hasten zen partida. Ondoren berriro ordua egokituz.

2009an eraiki zuten frontoi berria Villabonan. Lehen Errobote plazan bertan zegoen. 1932an egin zuten eskuzko frontoia erreboteko plaza aprobetxatuz. Erreboteko frontisa eskuzko ezker pareta bihurtzen zen. Eskuzko frontoiaren frontisa gaur egun botata dago. Frontoi zaharreko frontisean, zein urtetan eraikia izan zen adierazten zuten harriak berreskuratu eta oraingo frontoian jarri dituzte. Erreboteko plazan ere beste eskuzko frontoi bat sortzen zen mataderoko telapearekin. Eta herritarrek hasieran hemen jolasten zuten. Txikia zen eta motzean jolasteko balio zuen, “la motza de Villabona” moduan ezagutzen zen. Beraz, esan genezake, garai batean herri erdian zegoela pelota jokora bidaeratzen zuen lekua; errebote plaza eta frontoiak elkarrekin. Gaur egun aldiz, frontoia beste toki batera eraman dute, plaza bakarrik utziaz, eta iada plaza ere hasi da beste erabilpen batzuetarako erabiltzen; adibidez urte osoan zehar daude balontzestorako kanasta eta futbolerako porteriak jarrita. Honek zaildu egiten du errebotean entrenatzea, adibidez. Beti programatutako eguentan entrenatu behar dute eta monitore batekin.

Orain, eraikitzearako garaiean frontoiaren kokalekuari ez zaiola garrantzia ematen iruditzen zait. Agian, frontoia herriko plazan jarraituko balu, persona gehaigo urbilduko ziren pelota ingurura. Gehiago esango nuke, plazak berak bizitza gehiago izango lukeela iruditzen zait eguneroko bizitzan. Egia da plaza beste kirol batzuk egiteko ere erabiltzen dela, eta baita herriko festetan txosnak eta kontzertuak bertan izaten dira, baita asteko azoka ere, baina horretaz gain, gaur egun aisialdia taberna inguruan egiten da, eta errebote plazaren inguruan ez dago taberna askorik eta herritarrek beste tokietan egiten dute topo edo aisiaz gozatu. Neri iruditzen zait, lehen frontoia errobote plazan zegoenean leku honek bizitza gehiago zuela.

Egia da, izan zela erreboteko frontoia beste toki batean eraikitzeko intentzioa, eta beno, bi gauza gerta litezkeela uste dut; bat errebotea bertan behera geratzea edo justu kontrakoa, entrenamenduetarako askatasun gehiago izanez iada jolasten dutenek gehiago aprobetxatzea eta agian horrela persona gehiago batzeko aukera suertatzen zen.

Lehen esan dugun moduan, gaur egun 120 pertsona daude pelota munduan Villabonan. Denak lehenengo eskuz jolasten hasten dira, eta gero nahi izan ezkero beste modalitateetara pasatzen dira. Errebotean jolasteko 16 urte izan behar dituzu, hori dela eta beste modalitate bat probatu nahi ezkero adibidez 10 urterekin joko garbira jolastu zenezake, eta joko garbi bihurtzen da askorentzat errebotearen oinarri.

Gaur egun 12 bat mutil eta neska dabiltza pelotaren beste modalitate bat probatzen. Egian esan, asko kostatzen zaigu, eskuzko jokotik joko garbi edo errebotera pasoan gazteak animatzea. Alde batetik, gutxiago ikusten den joko bat delako eta txapelketak ere gutxiago direlako. Gainera ia txapelketa guztiak iparralden izaten dira, Hendaian gertuen, orduan antolamendu maila handia behar da eta umeek txapelketak nahi dituzte motibazia mantentzeko. Bestalde, orain ere ikusten dut, frontoiaren toki aldaketa honek ere eragin dezakeela; errebotean dabiltzanen entrenamenduak ere ikusteko zailtasunak dituztelako.

Gogoratzen dut, 70. Hamarkadan, errebote plazaren erdian idi demarako plaza zegoela. Beraz orduan ere, plazak balio ezberdinetarako prest zegoen. Orduan hondar gainean jolasten zen errebotea eta hondarra botatzen zutenez idi demaren aztarnak tapatzen ziren. Baina eragina bazuen jokoan, ertz bat ikutu ezkero, etabr.

Jauregik 25 urte eraman ditu pelota partiduak, txapelketak, entrenamednuak, etabr luze bat antolatzen. Gogoratzen dut, nere lehenengo partiduan Jauregik bronka bota zidala marratik pasa nintzelako. Errebote plazako forntoian jolastu nuen. Ondoren, iada pelota entrenatzeko prest amasara joan nintzen eta nor izango nere entrenatzaile eta Jauregi bera. Orain, guk hartu dugu testigua eta guk antolatzen ditugu eskuzko txapelketak, etbar.

Orain gogoratu dut, behin, II. Mundo gerra bukatu zenean, amerikanoen barku bat Donostiara iritxi zela eta Donostiako errebote plazara eraman zituztela errebote partidu bat ikustera. 1950 edo 1952an izango zen.

Beti heltzen naiz hurrengo pentsamendura: hemen diote, pelota euskalduna dela baina pelota mundiala da, euskalduna modalitate bat da. Nazio bakoitzak berea du. Adibidez, ni Holandan izan nintzen joko garbiko erakustaldi batean eta orduan bertako pelota federazioak 100 urte bete zituen, hau duela 20 bat urte izan zen, eta hemengoak orduan 70 urte zituen, orduan pelota gurea da? Modalitatearen arabera. Mexikon 30 pelota joku mota daude, Bolivian beste modu batera joaktzen dute, Cuban 22 metroko frontoiak daude edozein tokitan eta gomazko pelota eta eskumuturrarekin jolasten dute.

2016ko azaroa,

Iñaki Lizaso, Joxean Jauregi eta Imanol Arruti (Behar-Zana pilota elkartea)

Anuncios

Un pensamiento en “Errebote plaza, Villabona

  1. Pingback: Plaza de rebote, Villabona. | CAMPO CREATIVO CERO

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s