Amara Frontoia, Donostia

Castellano

amara-zaharra-_1

Nere aitaren eskutik datorkit Amara frontoiarekin eta pelotaren munduarekin lotura. Aita pelotari afizionatua zen eta beti pelota munduan sartuta ibili zen. Bere bizipen eta afizio hori familiari transmititu digu. Amara frontoiaren aurrean bizi nintzen gurasoekin, txikiak ginean pelota partiduak ikustera eramaten zigun eta telebistan pelota erakusten hasi zirenean etxean ere pelota ikusten genuen. Aurrerago bikotearekin Amara auzoko beste etxe batera aldatu nintzen eta kasualitatea Arroka frontoiaren ondo-ondoan hartu genuen etxea. Beti frontoiren bat nere inguruan. Hiru ume izan nituen eta hauei ere transmititu zaie pelotarekiko afizioa. Horrela, pelotarekiko afizioa eta lotura, baita Amara auzoan pelotarekiko lotura, betidanik ezagutu dut nere familian.

Hasiera batean, Amarako auzoak frontoi bakarra zuen. Ondoren Arroka kaleko etxea eraiki zutenean, udalak gomendatu zien kirola eta auzotarren bateragune izango zen leku bat eraikitzea eta hala, amara auzoko bigarren frontoia eraiki zuten.

Nire hiru semeak, adibidez, Arroka frontoiaren ondoan zegoen etxean jaio ziren eta guretzako naturala zen umeak ezer esan gabe frontoira jeistea. Modu natural batean bizi genuen frontoiarekin harremana, guretzako beste espazio familiar bat zen.

Hiru semeetatik nagusienari kirolerako gaitasuna txikitatik nabari zitzaion. Aitonak pelota bat oparitu zion txiki txikia zenean eta berarekin eramaten zuen pelota partiduak ikustera, frontoietara pelotan jolastera, etabar.

Egun batean, aitonarekin joan zen Easo plazan zegoen merkatu bat ikustera. Bertan esku pelotak saltzen zituen postu bat zegoen. Aitonak pelota nola egiten zen azaltzen zion bitartean nere seme zaharrenak pelota hartu eta boteak ematen hasi zen. Postuan zegoenak aitonari galdetu zion ea umeak bazuen pelotan jolasteko ohitura eta aitonak erantzun gustatuko litzaiokela pelotan jolasten ikasiko balu baina auzoan ezer ez zegoela kexatu zen. Hala, bien artean hitz egiten hasi ziren eta Amarako pilota eskola sortu zuten.

Egun horretatik aurrera, nere seme zaharraren adineko lagunak bildu zituzten eskolan eta Donostiako beste auzoetako pelota eskolekin txapelketak antolatzen hasi ziren. Txapelketa hauetako partida gehienak Amarako frontoiean jolastu ziren.

Nere aita erretiratu zenean Amara frontoiaren egoera hobetzeko lanean jardun zuen. Orduak pasatzen zituen udaletxean eta baita pelota federazioan eta hala lortu zuen frontoiari txapela jartzea, sarea eta baita frontoiko atetxoak gauetan frontoira sarbidea debekatzeko tenporizadore bat izatea; goizetan jolastera ziohazenek frontoia jolasteko prest aurkitu zezaten.

Modu berean, Amarako pelota eskolari bere denbora dedikatu zion. Lagun Artea elkarte gastronomikoari laguntza eskatu zion pelotariei kamisetak egiteko eta Gipuzkoa mailako txapelketetan jolastea lortu zuen.

Hasieran zazpi pelotari ziren eta bi entrenatzaile, nere aita eta Jon, Easo plazako pelota saltzailea. Nere ustez, eskolako ezaugarrietako bat nolabait bere laguntza eskeini zuten pertsonen arteko aniztasuna zen. Adibidez, euskal preso batek kartzelan zegoela esku-pilotak egiten zituen eskolarako eta kartzelatik atera ostean laguntzen jarraitu zuen. Kontzientzia objetore izandako persona batzuen laguntza ere izan zuten.

Garai onetan 40 ume batu ziren eskolan, auzokoak zirenak eta ez zirenak batera. Umeen artean ere aniztasuna zegoela esango nuke. Jokalarien artean gogoratzen dut Itxasoren historia. Pelota gogoko zuen Amara berriko neska bat zen Itxaso. Oso ona zen jokoan eta jolasten hasi zenean ez zegoen ezberdinatasunik neska edo mutilen artean. Duela 15 bat urteko kontua da hau. Adinean gora joan zen eta momentu batean esan zien Itxasok aukeratu egin behar zuela; mutilekin jolasten jarraitu edo nesken liga batera pasa. Nesken ligarik ez zegoen orduan, ez bait zegoen pertsona nahikoa. Nere aita eta Jonek Itxasoren nahiaren alde egin zuten, mutiletan jolasten jarraitu nahi zuen eta hala aurrera egin zuen eta bi alditan izan da Donostialdeko txapelketaren irabazle.

Gogoan dut ere errekurtso gutxi zuen familia bateko ume bat hasi zela jolasten eta bere anai txikien zaindari zenez, hauek ere frontoira etortzen ziren entrenamendu garaiena. Azkenean hauek ere jolasten amaitu zuten. Gainera, nolabait umeen gurasoak ere konprometitu ginen eskolarekin eta parte hartzen genuen. Kotxea genuenok txapelketetara bidaiak antolatzen genituen edo baita frontoiean bertan merendolak ospatu, etabr. Harremana egin genuen elkarren artean, eta nahiz eta orain ez hainbeste ikusi, mantentzen ditugu.

Orain iada ez da pelota eskola mantentzen. Hala ere, urtero, auzoko festetan, nere aitaren, Federico Casanova, homenaldia ospatzen da pelota partidu batekin eta Donostiako Igeldo, Antiguo eta Alde zaharreko pelota elkartekoak etortzen dira partidua jolastera.

Horrela, bizitza osoan frontoia eta pelotaren inguruan egon naiz.

                                                                                                                             Mari Paz, 2016ko abendua.

 

Anuncios

Un pensamiento en “Amara Frontoia, Donostia

  1. Pingback: Frontón Amara Zaharra, San Sebastian | CAMPO CREATIVO CERO

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s