2018ko Ekologiako Jardunaldi Sozial eta Politikoa

Jardunaldi hauen helburua ahaleginak batzea eta presentzi kolektiboa duen gune bat sortzea ekologia sozial eta politikoaren inguruan oihartzun mediatikoa izango duena.

Erakunde eta kolektibo desberdinek egiten duten lanaren ordezkaritza bat sortu nahi dugu, ekologiaren aktibismoaren zabalera, pluralitatea eta aniztasunarena baita hauen diskurtso, proiektu eta akzioena.


PROGRAMA 2018

ES

Apirila

2018ko ekologia sozial eta politikoko jardunaldiak

Eguna 12

18:30tik 20:45ra Loiola Kultur Etxea

I Mugimendu Asoziatiboa

Mugarik Gabe: Bizitza Jasangarrietarako eskubidearen aldeko Herri-Auzitegiaren esperientzia

Herri-Auzitegiak zenbait Giza Eskubide urraketen ikusezintasunari aurre egiteko jendarte zibileko eragileen estrategia bat dira. Era berean, erreparazio ekitaldiak ere badira, gertatu zena egoera pairatu zuten pertsonen ahotsetan plazaratuz eta herritarren kontzientzian eraginez. Otsailaren 23 eta 24ean Bilbon ospatu zen Bizitza Jasangarrietarako Eskubideen Aldeko Herri-Auzitegian 4 eskubideren urraketak salatu ziren ardatz hauekin lotutako 8 kasu paradigmatikoen bitartez: zaintzak, elikadura burujabetza, energia eta ekonomiaren birkokapena. Jardunaldi hauetan esperientzi honetatik atera ziren ondorioak azalduko ditugu.

Eguna 13

18:30tik 20:45ra Impact Hub-TBK

II. Mugimendu Asoziatiboa

Circular Hub: Ekonomia zirkularrak, ekonomia linealak baino grapen sozial handiago sortzen duela frogatzen

Circular Hub.a Donostiako Impact Hub.ean sortzen da (ekintzaile sozialen sare globalizatua) edozein Hub.aren ezaugarria den espirtu kolaboratiboan.

Gerturatu zaitez lantzen aritu garan ekonomia zirkularra hobeto ezagutzera eta parte hartu ezazu jardunaldi honetan irekiko dugun gune irekian, ekonomia zirkularrak dituen ondorioak ezagutuz eta gure eguneroko bitzitzan eta proiektu profesionaletan nola implementatu dezagegun ikusiaz.

Eguna 14

10.30tik 13:30ra Loiola Kultur Etxea

Izkali-Social: Ekologia Tailerra Gestalt ikuspuntutik

Gestalt metodologia, rol jokoetan oinarritutako teknika bat erabiliaz, ingurumeneko gatazken soluziora, zehazki fracking kasu batera aplikatua.

Informazio Geihago

Eguna 16

18:00tik 20:45ra Okendo Kultur Etxea

Proiektu Eraberritzaileen Panela UPV/EHU Gipuzkoako Ingenieritza Eskolaren elkarlanarekin eginda

Argazkitan oinarrituriko bost proiektuen aurkezpena; solasaldia eta networkinga:

  • I+D+i ekonomia zirkularrean. Hizlaria: Crsitina Peña. Materialen Ingeniaritzako Doktorea (UPV/EHU).
  • Ekorec, Gipuzkoako berziklatze industrialaren aukeren adibide bat. Hizlaria: Adriana Uribesalgo. Ekoreceko negozioen garapena, komunikazioa eta sentsibilizazio proiektuak.
  • Poliamidaren ingurumenaren gaineko eragina eta poliamidako arrantza sareetako itsas-hondakinen birziklapena. Hizlaria:Gurutz Mondragon: Material Ingenieritzako doktorea (UPV/EHU)
  • PETeko itsas-hondakinen berziklapena eta balorizazioa. Hizlaria: Eider Mendiburu. Energía berriztagarrien ingeniaria. Material berriztagarrietako ingenieritzako graduondoa (UPV/EHU)
  • Bizikleta baten garapenan bambua eta karbono fibra arteko desberdintasun eta antzekotasunak. Hizlaria: Asier Elejoste. Ingenieri Mekanikoa. La Salle Berrozpe (UPV/EHU).

Proiektu guztietan Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Material+Teknologia Taldeak parte hartzen du.

Informazio geihago

Eguna 19

18:30tik 20:45ra Loiola Kultur Etxea

IV. Mugimendu Asoziatiboa

Seo Birdlife: Natura 2000 Sarea eta eremu babestuak

Espainiar lurraldearen %3oa, 15 miloi hektarea eta balio ekologiko handiko ia 2.000 eremu, Natura 2000 Sarearen parte dira, biodibertsitatea bermatzera zuzenduta dagoen europar sare handia da.

Natura 2000 Sareak europear biztanleei ezinbesteko zerbitzuak eskaintzen dizkie, karbonoaren biltegiratzea, uraren kalitatearen mantentzea edo babesa uholdeen eta lehorteen aurrean, Europear Batzordearen ustez 200-300 mila miloi eurotan balioztatua.

Nahiz eta espainiar biztanleriaren %80a eremu hauetako batetik gertu bizi, %3ak bakarrik dakigu zer den eta nola baliatu gaitezken bere onuraz edo nola lagundu dezakegun haren kontserbazioan.

Zenbaki hau aldatzeko ordua iritsi da! Ordua da geihago eta gogotsuagoak izateko!

Jardunaldi honetan NATURA 2000 SAREA zer den azalduko dugu baita bere garrantzia ere eta honen kontserbazioa lurraldearen kudeaketa iraunkorrarekin bateragarri egiteko adibideak emango ditugu. Euskadiko Natura Sarearen eremuak errepasatuko ditugu eta Gipuzkoan aurkitzen den hauetako baten dokumental labur bat ikusiko dugu.

Ikusi ere apirilak 15ean Seo Birdlifek antolatutako irteera. 

Eguna 20

18:30tik 20:45ra Loiola Kultur Etxea

IV. Mugimendu Asoziatiboa

Ekologistak Martxan: Transizio Energetiko Demokratikoa

Transizio Energetiko Demokratikoaren gaia landuko dugu, erregai fosilekiko dugun menpekotasuna gainditzea beharrezkoa dela ulertzen bait dugu (baita inpaktu handia duten bestelako modu batzuk, nuklearra, hidroelektrikoa edo nekazaritzako erregaiak) baita demokratikoa izan behar duela. Horretarako pertsona oro kontutan izan behar duela uste dugu, eta bizi geran gizarte globalaren izaeragatik ekuazio honetan beste pertsona, ekosistema, lurralde eta komunitatea batzuk kontutan hartu behar ditu. Tradenerretik denbora daramagu beste lurraldeetako esperientzi, arazo eta borroketatik ikasten eta akonpainatzen, ikuspegi argi bat edukitzeko eta elkartu ahal izateko.

Dokumentala: Transizio Energetikoak: Piztu Aldaketa.

Gaur eguneko eredu energetikoa ingurumenaren aldetik eutsiezina da eta sozialki bidegabekoa (aldaketa klimatikoa, extraktibismoaren inpaktuak, pobrezi energetikoa, botere korporatiboa, ekitate eza globala, etb.). Baina mundu osoan kolektibitateak eta pertsonak borrokatzen ari dira alternatiba desberdinak martxan ipiniz. Dokumental honetan Euskal Herritik, Ipar eta Hegoaldeko esperientzi ezberdinetara gerturatuko gara beraien bizitza proiektuak, proposamen politikoak eta kooperatiboak baita beraien erresistentzi eta alternatibak ulertzeko. Bidai honek beharrezko eraldaketa energetiko egiten jarraitzeko ikasketa eta erronka klabeak erakusten dizkigu

Eguna 21

10.30tik 13:30ra Loiola Kultur Etxea

Izkali-Social: Haurrentzako Ekologia Tailerra

Naturatik geroz eta deskonektatuagoa dagoen mundu batean bizi gara, bai barrukotik bai kanpokotik, eta honek geroz eta egoera eutsezinago batera zuzentzen gaitu. Gure haurrak bere izate naturalarekin baita ingurukoarekin konektatua egotea derrigorrezkoa da. Saio hau modu dibertigarri eta ludiko batean lotura hau sendotzera zuzenduta dago.

beste jarduera batzuk:

Apirilak 15ean Gazeta Uharteko Baso Sorginduko Kustodia Proiektua ezagutzeko SeoBirdlife.ek gidatutako bisita. Info Geihago.

   donostiako-udala  images

   

 

 

logo izkali-social logo-cineccdonostia-copia  logo CC0