entrevista sobre el frontón Arroka de Donostia

Castellano

Nuestro proyecto “el frontón vasco” intenta recoger la vida y la historia de los frontones a través de un enfoque postmoderno de la historia.

Entre las diversas herramientas que utilizamos está la entrevista antropológica.

En este post incluimos el audio de la entrevista que hizo nuestra colaboradora Irati Bergara a un vecino anónimo acerca del Frontón Arroka de Amara (Donostia). En la entrevista escucharemos hablar del frontón como espacio no sólo de juego sino como lugar de encuentro de personas del barrio, y como ésto, proporciona identidad al barrio y a los vecin@s.

La entrevista es de agosto de 2016 y la transcripción la publicamos (aquí). Ahora publicamos en audio. (La entrevista se hizo íntegro en euskera)

“El frontón vasco” es un proyecto colaborativo, abierto a que quien quiera pueda enviar fotos, artículos, entrevistas, etc. Si quieres colaborar envíanos material para publicar en tu nombre, (envíanos un mensaje).


Euskera

“El frontón vasco” proiektuaren asmoa frontoien historia eta bizitza jasotzea da, historiaren ikuspuntu postmodernoaz baliatuz.

Elkarrizketa antropologikoa da erabiltzen ditugun tresna ezberdinen artean bat.

Post honetan Irati Bergara gure laguntzaileak Arroka frontoiaren inguruan eginiko elkarrizketa sartuko dugu. Elkarrizketatuak jokorako soilik ez den espazio moduan deskribatzen du frontoia. Azoaren eta auzotarren elkartoki eta identitatearen parte den espazio bat dela deritzo.

Elkarrizketa 2016ko abuztuan egin zen eta (hemen) argitaratu genuen transkripzioa. Orain audioan argitaratzen dugu. (Elkarrizketa euskara hutsean egin zen)

Ir a descargar

“El frontón vasco” proiektua elkarlanean oinarritua dago; hortaz, argazkiak, artikuluak, elkarrizketak, etbar. bidali nahi dituen orori irekia. Parte hartu nahi izan ezkero bidali materiala zure izenean publikatzeko, (bidali mezu bat).

Anuncios

entrevista sobre el frontón de Plaza Kalegoien (Elgoibar)

Castellano

Nuestro proyecto “el frontón vasco” intenta recoger la vida y la historia de los frontones a través de un enfoque postmoderno de la historia.

Entre las diversas herramientas que utilizamos está la entrevista antropológica.

En este post incluimos el audio de la entrevista que hizo nuestra colaboradora Irati Bergara a Iñaki hablando sobre el frontón Kalegoien de Elgoibar como lugar de paso, centro de actividades del pueblo, partidos de pelota, etc.

La entrevista es de julio de 2016 y la transcripción la publicamos (aquí). Ahora publicamos en audio. (La entrevista se hizo íntegro en euskera)

“El frontón vasco” es un proyecto colaborativo, abierto a que quien quiera pueda enviar fotos, artículos, entrevistas, etc. Si quieres colaborar envíanos material para publicar en tu nombre, (envíanos un mensaje).


Euskera

“El frontón vasco” proiektuaren asmoa frontoien historia eta bizitza jasotzea da, historiaren ikuspuntu postmodernoaz baliatuz.

Elkarrizketa antropologikoa da erabiltzen ditugun tresna ezberdinen artean bat.

Post honetan Irati Bergara gure laguntzaileak Iñaki-ri eginiko elkarrizketa sartu dugu. Kalegoien frontoia herriko erdigunean dagoen espazioa izaki, herriko ekintza ezberdinen lekuko da, baita herritarren igarobidea eta pilota partiduak jolasteko tokia. Puntu hauek ardatz hartuta hitz egiten du Iñakik.

Elkarrizketa 2016ko uztailean egin zen eta (hemen) argitaratu genuen transkripzioa. Orain audioan argitaratzen dugu. (Elkarrizketa euskara hutsean egin zen)

 
Ir a descargar
“El frontón vasco” proiektua elkarlanean oinarritua dago; hortaz, argazkiak, artikuluak, elkarrizketak, etbar. bidali nahi dituen orori irekia. Parte hartu nahi izan ezkero bidali materiala zure izenean publikatzeko, (bidali mezu bat).

entrevista sobre el frontón de Mendaro

Castellano

Nuestro proyecto “el frontón vasco” intenta recoger la vida y la historia de los frontones a través de un enfoque postmoderno de la historia.

Entre las diversas herramientas que utilizamos está la entrevista antropológica.

En este post incluimos el audio de la entrevista que hizo nuestra colaboradora Irati Bergara a Alain, hablando sobre los recuerdos de su juventud relacionadas con el frontón Goñati de Mendaro.

La entrevista es de julio de 2016 y la transcripción la publicamos (aquí). Ahora publicamos en audio. (La entrevista se hizo íntegro en euskera)

“El frontón vasco” es un proyecto colaborativo, abierto a que quien quiera pueda enviar fotos, artículos, entrevistas, etc. Si quieres colaborar envíanos material para publicar en tu nombre, (envíanos un mensaje).


Euskera

“El frontón vasco” proiektuaren asmoa frontoien historia eta bizitza jasotzea da, historiaren ikuspuntu postmodernoaz baliatuz.

Elkarrizketa antropologikoa da erabiltzen ditugun tresna ezberdinen artean bat.

Post honetan Irati Bergara gure laguntzaileak Alain-i eginiko elkarrizketa sartu dugu. Mendaroko Goñati frontoiaren inguruan gaztaroan bizitako oroitzapenez harituko da elkarrizketan.

Elkarrizketa 2016ko uztailean egin zen eta (hemen) argitaratu genuen transkripzioa. Orain audioan argitaratzen dugu. (Elkarrizketa euskara hutsean egin zen)

Ir a descargar
“El frontón vasco” proiektua elkarlanean oinarritua dago; hortaz, argazkiak, artikuluak, elkarrizketak, etbar. bidali nahi dituen orori irekia. Parte hartu nahi izan ezkero bidali materiala zure izenean publikatzeko, (bidali mezu bat).

 

entrevista sobre el frontón de Zubieta

 

Castellano

Nuestro proyecto “el frontón vasco” intenta recoger la vida y la historia de los frontones a través de un enfoque postmoderno de la historia.

Entre las diversas herramientas que utilizamos está la entrevista antropológica.

En este post incluimos el audio de la entrevista que hizo nuestra colaboradora Irati Bergara a Mikel Bengoetxea, miembro de la asociación de rebote de Zubieta. Mikel nos habla de las características del la plaza de Zubieta, del juego de rebote que se practica en ella y del trabajo de la asociación para conservar tanto la plaza como el juego.

La entrevista es de julio de 2016 y la transcripción la publicamos (aquí). Ahora publicamos en audio (euskera).

“El frontón vasco” es un proyecto colaborativo, abierto a que quien quiera pueda enviar fotos, artículos, entrevistas, etc. Si quieres colaborar envíanos material para publicar en tu nombre, (envíanos un mensaje).


Euskera

 

“El frontón vasco” proiektuaren asmoa frontoien historia eta bizitza jasotzea da, historiaren ikuspuntu postmodernoaz baliatuz.

Elkarrizketa antropologikoa da erabiltzen ditugun tresna ezberdinen artean bat.

Post honetan Irati Bergara gure laguntzaileak Mikel Bengoetxeari eginiko elkarrizketa sartu dugu. Mikel Zubietako errebote elkarteko partaide da eta elkarrizketa honetan Zubietako plaza librearen eta errebote jokoarena ezaugarriez hari da, baita plaza eta jokoa bizirik mantentzeko elkartearen jardunaz.

Elkarrizketa 2016ko uztailean egin zen eta (hemen) argitaratu genuen transkripzioa. Orain audioan argitaratzen dugu.

Ir a descargar

“El frontón vasco” proiektua elkarlanean oinarritua dago; hortaz, argazkiak, artikuluak, elkarrizketak, etbar. bidali nahi dituen orori irekia. Parte hartu nahi izan ezkero bidali materiala zure izenean publikatzeko, (bidali mezu bat).

entrevista sobre el fronton de Villabona

Castellano

Nuestro proyecto “el frontón vasco” intenta recoger la vida y la historia de los frontones a través de un enfoque postmoderno de la historia.

Entre las diversas herramientas que utilizamos está la entrevista antropológica.

En este post incluimos el audio de la entrevista que hizo nuestra colaboradora Irati Bergara a Iñaki Lizaso, Joxean Jauregi e Imanol Arruti participantes de la Asociación de Pelota Behar-Zana de Villabona. Durante la entrevista escucharemos la historia del frontón de rebote de Villabona y su evolución hasta hoy en día, así como la conservación del juego de pelota en Villabona.

La entrevista es de noviembre de 2016 y la transcripción la publicamos (aquí). Ahora publicamos en audio. (La entrevista es íntegro en euskera)

“El frontón vasco” es un proyecto colaborativo, abierto a que quien quiera pueda enviar fotos, artículos, entrevistas, etc. Si quieres colaborar envíanos material para publicar en tu nombre, (envíanos un mensaje).

 

Euskera

“El frontón vasco” proiektuaren asmoa frontoien historia eta bizitza jasotzea da, historiaren ikuspuntu postmodernoaz baliatuz.

Elkarrizketa antropologikoa da erabiltzen ditugun tresna ezberdinen artean bat.

Post honetan Irati Bergara gure laguntzaileak Iñaki Lizaso, Joxean Jauregi eta Imanol Arruti-ri eginiko elkarrizketa sartu dugu. Hirurak Behar-Zana pelota elkarteko partaide dira eta elkarrizketa honetan Villabonako errebote frontoiaren historiari errepasoa egiten diote, sortu zenetik gaur egun arteraino. Gaur egun Villabonan pelota jokoa mantentzeko elkartearen jardunaz ere hari dira.

Elkarrizketa 2016ko azaroan egin zen eta (hemen) argitaratu genuen transkripzioa. Orain audioan argitaratzen dugu. (Elkarrizketa euskara hutsean da)

Ir a descargar
“El frontón vasco” proiektua elkarlanean oinarritua dago; hortaz, argazkiak, artikuluak, elkarrizketak, etbar. bidali nahi dituen orori irekia. Parte hartu nahi izan ezkero bidali materiala zure izenean publikatzeko, (bidali mezu bat).

Amara Frontoia, Donostia

Castellano

amara-zaharra-_1

Nere aitaren eskutik datorkit Amara frontoiarekin eta pelotaren munduarekin lotura. Aita pelotari afizionatua zen eta beti pelota munduan sartuta ibili zen. Bere bizipen eta afizio hori familiari transmititu digu. Amara frontoiaren aurrean bizi nintzen gurasoekin, txikiak ginean pelota partiduak ikustera eramaten zigun eta telebistan pelota erakusten hasi zirenean etxean ere pelota ikusten genuen. Aurrerago bikotearekin Amara auzoko beste etxe batera aldatu nintzen eta kasualitatea Arroka frontoiaren ondo-ondoan hartu genuen etxea. Beti frontoiren bat nere inguruan. Hiru ume izan nituen eta hauei ere transmititu zaie pelotarekiko afizioa. Horrela, pelotarekiko afizioa eta lotura, baita Amara auzoan pelotarekiko lotura, betidanik ezagutu dut nere familian.

Hasiera batean, Amarako auzoak frontoi bakarra zuen. Ondoren Arroka kaleko etxea eraiki zutenean, udalak gomendatu zien kirola eta auzotarren bateragune izango zen leku bat eraikitzea eta hala, amara auzoko bigarren frontoia eraiki zuten.

Nire hiru semeak, adibidez, Arroka frontoiaren ondoan zegoen etxean jaio ziren eta guretzako naturala zen umeak ezer esan gabe frontoira jeistea. Modu natural batean bizi genuen frontoiarekin harremana, guretzako beste espazio familiar bat zen.

Hiru semeetatik nagusienari kirolerako gaitasuna txikitatik nabari zitzaion. Aitonak pelota bat oparitu zion txiki txikia zenean eta berarekin eramaten zuen pelota partiduak ikustera, frontoietara pelotan jolastera, etabar.

Egun batean, aitonarekin joan zen Easo plazan zegoen merkatu bat ikustera. Bertan esku pelotak saltzen zituen postu bat zegoen. Aitonak pelota nola egiten zen azaltzen zion bitartean nere seme zaharrenak pelota hartu eta boteak ematen hasi zen. Postuan zegoenak aitonari galdetu zion ea umeak bazuen pelotan jolasteko ohitura eta aitonak erantzun gustatuko litzaiokela pelotan jolasten ikasiko balu baina auzoan ezer ez zegoela kexatu zen. Hala, bien artean hitz egiten hasi ziren eta Amarako pilota eskola sortu zuten.

Egun horretatik aurrera, nere seme zaharraren adineko lagunak bildu zituzten eskolan eta Donostiako beste auzoetako pelota eskolekin txapelketak antolatzen hasi ziren. Txapelketa hauetako partida gehienak Amarako frontoiean jolastu ziren.

Nere aita erretiratu zenean Amara frontoiaren egoera hobetzeko lanean jardun zuen. Orduak pasatzen zituen udaletxean eta baita pelota federazioan eta hala lortu zuen frontoiari txapela jartzea, sarea eta baita frontoiko atetxoak gauetan frontoira sarbidea debekatzeko tenporizadore bat izatea; goizetan jolastera ziohazenek frontoia jolasteko prest aurkitu zezaten.

Modu berean, Amarako pelota eskolari bere denbora dedikatu zion. Lagun Artea elkarte gastronomikoari laguntza eskatu zion pelotariei kamisetak egiteko eta Gipuzkoa mailako txapelketetan jolastea lortu zuen.

Hasieran zazpi pelotari ziren eta bi entrenatzaile, nere aita eta Jon, Easo plazako pelota saltzailea. Nere ustez, eskolako ezaugarrietako bat nolabait bere laguntza eskeini zuten pertsonen arteko aniztasuna zen. Adibidez, euskal preso batek kartzelan zegoela esku-pilotak egiten zituen eskolarako eta kartzelatik atera ostean laguntzen jarraitu zuen. Kontzientzia objetore izandako persona batzuen laguntza ere izan zuten.

Garai onetan 40 ume batu ziren eskolan, auzokoak zirenak eta ez zirenak batera. Umeen artean ere aniztasuna zegoela esango nuke. Jokalarien artean gogoratzen dut Itxasoren historia. Pelota gogoko zuen Amara berriko neska bat zen Itxaso. Oso ona zen jokoan eta jolasten hasi zenean ez zegoen ezberdinatasunik neska edo mutilen artean. Duela 15 bat urteko kontua da hau. Adinean gora joan zen eta momentu batean esan zien Itxasok aukeratu egin behar zuela; mutilekin jolasten jarraitu edo nesken liga batera pasa. Nesken ligarik ez zegoen orduan, ez bait zegoen pertsona nahikoa. Nere aita eta Jonek Itxasoren nahiaren alde egin zuten, mutiletan jolasten jarraitu nahi zuen eta hala aurrera egin zuen eta bi alditan izan da Donostialdeko txapelketaren irabazle.

Gogoan dut ere errekurtso gutxi zuen familia bateko ume bat hasi zela jolasten eta bere anai txikien zaindari zenez, hauek ere frontoira etortzen ziren entrenamendu garaiena. Azkenean hauek ere jolasten amaitu zuten. Gainera, nolabait umeen gurasoak ere konprometitu ginen eskolarekin eta parte hartzen genuen. Kotxea genuenok txapelketetara bidaiak antolatzen genituen edo baita frontoiean bertan merendolak ospatu, etabr. Harremana egin genuen elkarren artean, eta nahiz eta orain ez hainbeste ikusi, mantentzen ditugu.

Orain iada ez da pelota eskola mantentzen. Hala ere, urtero, auzoko festetan, nere aitaren, Federico Casanova, homenaldia ospatzen da pelota partidu batekin eta Donostiako Igeldo, Antiguo eta Alde zaharreko pelota elkartekoak etortzen dira partidua jolastera.

Horrela, bizitza osoan frontoia eta pelotaren inguruan egon naiz.

                                                                                                                             Mari Paz, 2016ko abendua.

 

Errebote plaza, Villabona

Castellano

Villabonako Errebote plazak badu bere historia. 1870. urte inguruan, plazak 45 edo 50 metro inguru zituen eta txikiegia zen errebotean jolasteko. Plaza dagoen tokian baziren gerra garaian erretako bi etxeren arrastoak eta hauek bota eta plaza handitzeko eskera egin zuten herritarrek. Arrazoia aldiz, ez zen plaza handiagoa nahi zutela errebotean jolasteko, baizik bertan egiten zen merkatuan ganadua sartzeko leku falta zutelako. Errebotean jolastea, garai hartan oraindik ez zen arrazoi nahikoa plaza handitzeko eskera bat egiteko.

Hala, eskaera onartu zen eta 70 metroko inguruko plaza eraiki edo eraberritu zuten, erreboteko jolaserako aproposa. Gaur egun dagoen frontisa garai hartakoa da eta etxe baten hormak sortzen du. Beheko partean etxe horrek “silleria” du eta hori dela eta askotan entzun da frontisa gerora jarria izan dela, baina ez, plaza haunditu zutenekoa da pareta hori. Orduz geroztik errebote plazaren historia benetan luzea da.

Erreboteak eta pelotak gerra zibila bukatu eta 3 edo 4 urtetara hartu zuen berriro indarra, 1942 inguruan. Garai hartan bazegoen pelotan zebilen komunitate bat baina gauza gutxi egiten zuten. Orduko alkateak esan zien pelota berriro martxan jartzen ez bazuten, plazan musika kiosko bat eraikiko zuela eta erreboteko plaza bertan behera geratuko zela. Horrela, taldekide hauek elkartu eta Behar-Zana pelota elkartea sortu zuten eta berriro jarri zuten martxan pelota Villabonan. Arrakasta izan du erreboteak Villabonan eta errespetatua izan da errebotea eta plaza. Orduz geroztik orain arte, ez da plazan beste zerbait eraikitzeko planik martxan jarri. Nahiz eta, gaur egun herrian antolatzen den guztia bertan egiten den eta horrek entrenamenduak mugatu egiten ditu eta plazako egoera (lurra, paretak, etbar.) kaxkartu.

60 eta 70. Hamarkadan ospe handia izan zuen erreboteak Villabona. Garai haretan jokatzen zen txapelketa garrantzitsua , “Enrique Abril txapelketa internazionala”, 4 aldiz irabazi zituen Villabonako taldeak.

Ezaugarri berezi bat zuen Villabonako errebote frontoiak, sarea ez zela erabiltzen. Normalean, herrian zerbait ospatzen zenean errebote partida bat eskaintzen zen. Urte batean Gipuzkoako kutxa ireki zen Villabonan eta hori dela eta errebote partida bat jokatu zen. Sarerik ez eta neska bati pelotak jo eta sudurra hautsi zitzaion. Gipuzkoako kutxa arduratu zen zauri horrek eragindako gastuetaz eta hori horrela, kutxako zuzendariak errebote frontoian sare bat jartzeko eskatu zuen, berriro horrelakorik pasa ez zedin.

Gaur egun ere, errebote partidak jokatzen dira gauza bereziak ospatzeko. Egia da errebotea ez dagoela bere momenturik hoberenean baina pelotak orokorrean badu bere foroa, 120 pertsona izango gara pelota inguruan.

Nola mantendu da errebotea hainbeste urtetan Villabonan? Galdetzen diot nik askotan nere buruari. 133 zesta punta pelotari profesional dira Villabonakoak, eta nik uste zesta puntak baduela zer ikusia kontserbazio honetan. Villabonan, errebotera jolasten zuten eta hemendik fitxatuak izaten ziren zesta puntara jolasteko Madril eta Bartzelonara lehenengo eta ondoren Ameriketara. Pilotari hauek oporretan edo jubilatu ostean herrira etortzen zirenean, diru asko zutenez apostuak mugiarazten zituzten, errebote partidak antolatuz. Lehendabiziko zestoak joko garbira jolasteko egin ziren, ondoren zesta luzatu eta errebotera jolastu zen eta horrela zesta puntarate.

Angelito Ugartek, zesta jokalari berezi eta karismatiko bat, Villabonan errebotera jolasten hari zela lortu zuen Ameriketera pasea. Angelito Ugarteren kasuan, beste askoretan bezela, familiatik zetorren pelotara jolasteko afizioa eta txikia zenetik zebilen pelota eta frontoietan.

Beste kuriositata bat errebotearen inguruan. Herriko festetan errebote partidua 12tan izaten zen angelusarekin batera. Baina meza 11:30tan izaten zen, beraz 12:30ak inguruan bukatzen zen eta hau bukatu arte ez zen partida hasten, apaiza ere bertan izan zedin. Orduan, meza bukatzean, orduko udaltzainak erlojua mugitzen zuen 12etara eta angelusa errezatzearekin bat hasten zen partida. Ondoren berriro ordua egokituz.

2009an eraiki zuten frontoi berria Villabonan. Lehen Errobote plazan bertan zegoen. 1932an egin zuten eskuzko frontoia erreboteko plaza aprobetxatuz. Erreboteko frontisa eskuzko ezker pareta bihurtzen zen. Eskuzko frontoiaren frontisa gaur egun botata dago. Frontoi zaharreko frontisean, zein urtetan eraikia izan zen adierazten zuten harriak berreskuratu eta oraingo frontoian jarri dituzte. Erreboteko plazan ere beste eskuzko frontoi bat sortzen zen mataderoko telapearekin. Eta herritarrek hasieran hemen jolasten zuten. Txikia zen eta motzean jolasteko balio zuen, “la motza de Villabona” moduan ezagutzen zen. Beraz, esan genezake, garai batean herri erdian zegoela pelota jokora bidaeratzen zuen lekua; errebote plaza eta frontoiak elkarrekin. Gaur egun aldiz, frontoia beste toki batera eraman dute, plaza bakarrik utziaz, eta iada plaza ere hasi da beste erabilpen batzuetarako erabiltzen; adibidez urte osoan zehar daude balontzestorako kanasta eta futbolerako porteriak jarrita. Honek zaildu egiten du errebotean entrenatzea, adibidez. Beti programatutako eguentan entrenatu behar dute eta monitore batekin.

Orain, eraikitzearako garaiean frontoiaren kokalekuari ez zaiola garrantzia ematen iruditzen zait. Agian, frontoia herriko plazan jarraituko balu, persona gehaigo urbilduko ziren pelota ingurura. Gehiago esango nuke, plazak berak bizitza gehiago izango lukeela iruditzen zait eguneroko bizitzan. Egia da plaza beste kirol batzuk egiteko ere erabiltzen dela, eta baita herriko festetan txosnak eta kontzertuak bertan izaten dira, baita asteko azoka ere, baina horretaz gain, gaur egun aisialdia taberna inguruan egiten da, eta errebote plazaren inguruan ez dago taberna askorik eta herritarrek beste tokietan egiten dute topo edo aisiaz gozatu. Neri iruditzen zait, lehen frontoia errobote plazan zegoenean leku honek bizitza gehiago zuela.

Egia da, izan zela erreboteko frontoia beste toki batean eraikitzeko intentzioa, eta beno, bi gauza gerta litezkeela uste dut; bat errebotea bertan behera geratzea edo justu kontrakoa, entrenamenduetarako askatasun gehiago izanez iada jolasten dutenek gehiago aprobetxatzea eta agian horrela persona gehiago batzeko aukera suertatzen zen.

Lehen esan dugun moduan, gaur egun 120 pertsona daude pelota munduan Villabonan. Denak lehenengo eskuz jolasten hasten dira, eta gero nahi izan ezkero beste modalitateetara pasatzen dira. Errebotean jolasteko 16 urte izan behar dituzu, hori dela eta beste modalitate bat probatu nahi ezkero adibidez 10 urterekin joko garbira jolastu zenezake, eta joko garbi bihurtzen da askorentzat errebotearen oinarri.

Gaur egun 12 bat mutil eta neska dabiltza pelotaren beste modalitate bat probatzen. Egian esan, asko kostatzen zaigu, eskuzko jokotik joko garbi edo errebotera pasoan gazteak animatzea. Alde batetik, gutxiago ikusten den joko bat delako eta txapelketak ere gutxiago direlako. Gainera ia txapelketa guztiak iparralden izaten dira, Hendaian gertuen, orduan antolamendu maila handia behar da eta umeek txapelketak nahi dituzte motibazia mantentzeko. Bestalde, orain ere ikusten dut, frontoiaren toki aldaketa honek ere eragin dezakeela; errebotean dabiltzanen entrenamenduak ere ikusteko zailtasunak dituztelako.

Gogoratzen dut, 70. Hamarkadan, errebote plazaren erdian idi demarako plaza zegoela. Beraz orduan ere, plazak balio ezberdinetarako prest zegoen. Orduan hondar gainean jolasten zen errebotea eta hondarra botatzen zutenez idi demaren aztarnak tapatzen ziren. Baina eragina bazuen jokoan, ertz bat ikutu ezkero, etabr.

Jauregik 25 urte eraman ditu pelota partiduak, txapelketak, entrenamednuak, etabr luze bat antolatzen. Gogoratzen dut, nere lehenengo partiduan Jauregik bronka bota zidala marratik pasa nintzelako. Errebote plazako forntoian jolastu nuen. Ondoren, iada pelota entrenatzeko prest amasara joan nintzen eta nor izango nere entrenatzaile eta Jauregi bera. Orain, guk hartu dugu testigua eta guk antolatzen ditugu eskuzko txapelketak, etbar.

Orain gogoratu dut, behin, II. Mundo gerra bukatu zenean, amerikanoen barku bat Donostiara iritxi zela eta Donostiako errebote plazara eraman zituztela errebote partidu bat ikustera. 1950 edo 1952an izango zen.

Beti heltzen naiz hurrengo pentsamendura: hemen diote, pelota euskalduna dela baina pelota mundiala da, euskalduna modalitate bat da. Nazio bakoitzak berea du. Adibidez, ni Holandan izan nintzen joko garbiko erakustaldi batean eta orduan bertako pelota federazioak 100 urte bete zituen, hau duela 20 bat urte izan zen, eta hemengoak orduan 70 urte zituen, orduan pelota gurea da? Modalitatearen arabera. Mexikon 30 pelota joku mota daude, Bolivian beste modu batera joaktzen dute, Cuban 22 metroko frontoiak daude edozein tokitan eta gomazko pelota eta eskumuturrarekin jolasten dute.

2016ko azaroa,

Iñaki Lizaso, Joxean Jauregi eta Imanol Arruti (Behar-Zana pilota elkartea)

Arroka Frontoia (II)

Castellano

arroka-2

Azaroaren 9an Amara Zaharreko auzotarrak antolatutako asamblada irekira joan nintzen. Asanblada Amara Bai elkarteak deitu zuen eta bertan bildu zirenek Arroka frontoia mantentzeko egingo zituzten ekintzak antolatu zituzten.

M.P.-k, Amara Zaharreko bizilagunak, gonbidatu zidan bertan elkartzera. Berarekin harremanetan jarri nintzen Amara Zaharra frontoiko eta Arroka frontoiko bere errelatoa jasotzeko asmotan, Campo Creativo Cero elkarteko “El frontón vasco” proeikturako.

Udaran gerturatu nintzen lehenengo aldiz Arroka frontoira; frontoia ezagutu, argazkiak atera eta bere istorioa kontatu nahi zuen persona bat aurkitzeko intentzioarekin. Lehenengo unetik pelotan jolasteko frontoia soilik ez zela sentitu nuen. Bateragune eta bizilagunen arteko harremanak ematen diren espazio bat dela sentitu nuen. Egun horretan konturatu nintzen frontoia bi pareta direla ; aurreko pareta edo frontisa eta ezker pareta, baina jokua, elkarretaratzea bi pareta hauek mugatzen duten espazio huts horretan ematen da eta espazio huts horretan edozer aktibitate, elkarrizketa, atsedenaldi, etbar. gerta daiteke. Izan nituen sentsazio hauek azaroaren 3an Kaxilda liburudendak antolatutako hitzaldi batean baieztatu nituen. Hitzaldian Iñaki Uriarte arkitektoaren lana ikusi genuen; 4 urte daramatza frontoiak ikertzen besteak beste, eta bertan erakutsitako irudietan ikusi nituen umeak frontoiko paretak margotzen, frontoiko paretek sortutako gerizpeetan babesten , pelotara jolasten etabar. Arkitektoak berak adierazi zuen moduan, frontoia bera plaza bihurtzen da; eta zer da plaza bizitza ematen den espazio huts bat baino?

M.P.-k kontatu zidan lehenengo asanbladan 200 bat persona bildu zirela frontoiean bertan; kasu honetarako adibidez, espazio huts horrretan asanblada bat egiteko okupatu zen. Bigarren asanbladarako eguraldiak ez zigun lagundu eta Kaxilda liburutegian babestu ginen. Bertan bildu ziren bizilagunek beraien kezka azaldu zuten San Bartolome proiektua dela eta; hasiera batean proiektuan Arroka frontoia mantentzen zen baina badirudi orain ez dela segurua eta arriskuan jartzen da espazio honen iraupena. Bertan bildutako pertsonek frontoia mantentzearen alde egin nahi dute arrazoi ezberdinak direla eta: auzoko kirol instalazio bat da, generazio ezberdinetako pertsonen topalekua, auzoko identitate sinboloa, auzoko jaiak ospatzeko lekua, haurren jolasleku, Amara auzoko erdigune originala, inguruko ibilgailuek sortzen duten soinurako babes horma, etbar. Frontoia mantentzearen alde egoteaz gain, bertan bildutako bizilagunek udalari informazio gehiago eskatzen zioten, ez bait dira galdetuak izan beraien benetako beharrak ezagutuak izan daitezen. Asanblada bukaeran errealitae hau zabladu eta babesak jasotzeko lan ildoak oinarrituta amaitu zen.

Irati Bergara, 2016ko azaroa.

Zubietako Plaza Librea

Castellano

Frontoi hau, ez da izatez frontoia, plaza librea da. Plaza librean jokatzen diren jokoak edo espezialidadeak oso bereziak dira. Gipuzkoan hiru tokitan egiten dira, Billabonan, Oiartzunen eta hemen, Zubietan, “joko garbi” eta errebotea jokatzen da.

Errebotea XIX. mendean Eukal Herriko jokorik nagusiena izan zen. Gaur eguneko pelota jokoa frontoi batean frontis baten aurrean joka ibiliaz ezagutzen dugu . Eta errebotea aldiz, joko zuzena da; hau da, bi talde bata bestean aurrean egonaz jokatzen da. Berezitasun haundiena hori da; taldekako jolasa dela. Gipuzkoan lehen 15-20 plaza bat zeuden joko honetara bideratuak. Pixkanaka galdu egin dira eta orain hiru bakarrik geratzen dira. Euskal Herrian plazak elizaren pareta probetxatuz eraikitzen ziren bere garaian. Errebotea berez, mendietan jolasten zen jokua zen. Bote luzea deitua, bi ekipo bata bestearen aurrean jarrita jokatzen zuten. Pixkana plazetara hedatzen joan zen  eta gero etorri zen paretak jartzea eta ondoren eskuarekin eman beharrean zesta jartzen hasi ziren, hori izan da errebotearen eboluzioa.

Gaztetan hemen jolastua naiz, 15 urtez. Orain Zubietako errebote taldean nabil lanean, pelota jokoa mantentzea da gure helburua. Gaur bertan errebote partida bat dago Oiartzungo taldea eta Zubietakoaren artean.

Elkartearen helburuetako bat plaza mantentzea da, baina plaza mantentzeko aurrena taldea mantendu behar da. Ez bada talderik mantentzen, agian egunen batean badator norbait esanez , adibidiez, kiosko bat jarri behar dela plazaren tokian. Hau gertatu da Gipuzkoan, edo parkinak egin dituzte, etabar.  Zubieta herri txikia da eta jende gutxi bizi garen arren, hemen jarraitzen degu, ekipo bat mantentezen dugu eta ea horrela pixkanaka jokoa eta plaza hedatzen ditugun.

Gogoratzen dudan partidu bereziena Japoniar batzuei eskeinitakoa da. Autobus bat etorri zen Zubietara japoniarrez beteta partidu bat ikustera eta erakustaldi antzeko bat prestatu genuen beraientzat. Hau duela, 25 bat urteko kontua da, gainera.

MIKEL, 2016ko uztailaren 15a

Sagües frontoia, Donostia.

 

Castellano

Lehengo eta behin, auzo horren izena Zemoria zen; bertan zegoen baserri baten izena baitzen. Saguestarrak kontratista nafar batzuk izan ziren, bertako JM. Barandiaran pasealekuko zenbait etxe egin zituztenak, alegia. Hortik sortu zen gaur egungo deitura.

XX. mende hasieran, Sagües hondar muino bat besterik ez zen. Gros auzoa hedatzen hasi zenean hasi ziren etxeak eraikitzen bertan. Badaude argazkiak hondartzatik atereak joan den mende hasieran argi uzten dutenak bertan ez zegoela ezer. Argazki horietan mataderoa agertzen da eta Zemoria baserria baita bertako hiru etxe: Nik Onena (Casa Cashan), eta ondoko beste bi. Lehenegoak zutik dirau, baita bigarrenak ere, baina hirugarrena eraitsi eta etxe gris berri bat egin zuten, duela 25en bat urte edo, aurreko fatxada erori zenean.

Mataderoak hiru eraikin zituen: lehenengoan bulegoak zeuden etxe bat zen. Eraikin honetako goiko etxebizitzak alokatuta zituzten harakinek. Eraikina bertan dago, LAB sindikatuak ordezkatu ditu harakinen bulegoak. Bigarren eraikina, mataderoa bera; gaur egun Zubiri institutua dagoen orubean eta hirugarrena honen ezker aldean dagoen etxetxo bat, zehazki, honen atze aldean zegoen frontoia, gaur egungo eskailerak berarekin muga egiten zuelarik.

Frontoiak ezker pareta zuen eta arratsaldez jokatzeko zen egokia, goizez eguzkia begietan baitzuten pelotariek, ekialdera zuelako pareta nagusia. Ez zen oso frontoi haundia, baina auzoko festetan oso animatua egoten zen, partidek jendea erakartzen baitzuen. Hori dena, Mataderoa bota zutenean amaitu zen, bere tokian Batxilergoko Institutua eraiki zutenean. 1981an jarri zen martxan Batxilergoko institutua. Institutua Peña Gantxegik diseinatu zuen eta ez zuen asko pentsatu bertan egon behar zutenengan. Institutuko fatxadaren eskuinean eraikin bat egin zuten; eraikin honen behekaldean, institutuko berogailu galdara eta gasoil depositua jarri zituzten; gaur egun ere gasez berotzen da ikastetxea,  eta goiko aldean kontserjearen etxebizitza zegoen eta dago, bertan bizi da. Etxetxo horrek leihoak aurre aldean bakarrik ditu, ezker alboan oso gertu institutuko eraikina duelako eta eskuin aldean goitik datozen eskailerak dituelako. Atze aldea berriz, frontoiaren pareta da, beraz oraingoan iparrera begira dago frontoia eta goizez jokatu daiteke. Frontoia egin zutenean zati bat irekia zuten goiko aldean eta behe aldean zuzenean kantxara sartzeko aukera zegoen. Une honetan beheko sarrera itxita dago eta goiko aldetik, hau da Zemoria kaletik soilik sar daiteke bai kantxara, bai gradetara.

Mataderoarekin batera desagertu zen erabiltzen ez zen etxetxoa eta hondar muinoa Groseko hondartzan bota zuten. Garai hartan eraitsi zuten Zezen enparantza ere, “Nuevo Gros” dagoen lekuan zegoena. Hau ere hondar muino bat zen eta bertako hondarra berriz Kontxara bota zuten. Une hartan Azoka eraikin arrazionalista eta “labaderoa” ere bota zituzten, bai eta Deslandes tintoreriaren geratzen zen tximinia ere.”

(Miren Egaña Goya, 2016ko urriak 26)

Jarraian ikusi ditzazkezun argazkiak Donostiako, eta zehazki Gros auzoko, argazki zaharrak dira; 100 urte baino gehiago dituzten irudiak. Miren Egaña Goyak eskuzabaltasunez proiektu honetara, kontatutako historiaz gain, egin duen ekarpena.

1910. urtea eta gero egindako argazkiak dira. Zemoria, edo gaur egungo Sagües auzoa, ikusten da irudiaren ezker aldean.  Argazki hauek atera zirenean frontoia ez zen existitzen, hori dela eta,  gezi urdin batekin seinalatu dugu argazkietan gaur egun frontoiaren kokalekua dena. Puntu hori erreferentzitzat hartuko dugu inguruko eraikinak ere ezagutu eta Mirenek kontatutako historia argazki bitartez osatzeko.

img-20160704-wa0001-copia

Bigarren argazki honetan hobeto ikus liteke Zemoria auzoa zena. Ezkerretara lehen planoan ikusten dena mataderoa da. Mataderoaren aurrean bi etxe diruditen eraikin bat ikusten da. Eraikin horrek gaur egun zutik dirau, 100 urte baino gehiago izan da. Geziaren eskuin aldera joaten baldin bagara eraikin berdintsu batzuk ikusiko ditugu; eraikin horiek San Antonio Abad ospitalea osatzen zuten, gaur egun Manteo ikastetxea dago eraikita bertan. Gezi horiarekin seinalatu nahi genuke argazki horretan ez dela ikusten kursaleko zubia. 

img-20160704-wa0002