Goñati frontoia, Mendaro.

Castellano

Goñati, izena du Mendaroko frontoiak, bertan lehen izen bereko baserri bat zegoelako. Mendaroko baserririk handienetakoa zen. Duela 20 bat urte eraiki zuten frontoia, gu nerebezaroan geundela eta eraiki zuten bezain pronto, kuadrilakoak udaran egunero joaten ginan, goiz eta arratsalde. Kuadrilan 6 -7 mutil ginen eta ordurako gurasoei pala edo raketak erosi harazi genien eta horrela joaten ginen frontoira.

Bazegoen mutil bat; Francis, familia arazo ekonomikoekin zebilena eta ez zuenez palarik , nahiz eta, gure palak utzi , ezin zituen sortzen genituan lehiaketetako kanporaketa guztietan jolastu. Mutil hau, oso ona zen kirolean. Segituan hartzen zuen jolasaren dinamika eta denoi irabazten zigun gainera. Hala, egun baten errekara urbildu zen eta bertan aurkitu zuen ardatzetik moztutako pala baten erdia eta horrela etorri zen frontoira, pala erdi batekin jolastera. Eta bueno, bi egunetan garai ezina bilakatu zen. Ez zegoen inor frontoi horretan pala erdiko mutilari irabaziko zionik. Oso gogoan dut gertaera hura.

Frontoia udaletxearen ondoan dago kokatuta, Mendaroko alde berrian. Mendaro 1982 an independizatu zen Elgoibar eta Mutrikutik eta herri bilakatu. Ondorioz herria bi zatitan banatua dago. Ibaiaren alde batera eta bestera. Azpeiti aldera, Mendaroko alde zaharra dago, erromatarren garaiko arrastoekin eta Arno aldera era, oso aintzinakoa den beste zati bat dago. Baina herriaren erdigunea, esan dezagun, independizatu zenean, Elgoibarren zatia zena eta Mutrikuko zatia zena elkartu zituzten eta erdigune berria da eraiki zuten, eta bertan dago udaletxea eta frontoia.

Frontoia jolasteko erabiltzen da. Baita umeak, aterpe bat izan dezaten eta bertan egoteko. Gogoratzen dut, baita ere kontzerturen bat edo beste egin izan dela frontoian. Txapelketak ere antolatzen dira, gaur egun. Orain, uztaileran, jaien aurretik neskek antolatutako pala txapelketa joatzen da urtero, urtero. Bestela, noizean behin izan hoi dira erakustaldi partidak pelotari ezagun bat etorrita.

Mendaron bazegoen beste frontoi bat, berria egin aurretik, Galartzako elizpea. Elizpean kokatua zegoena. Bi lateral zituen eta aterpea zuen. Guk gure arauak asmatu genituen bertan jolasteko. Adibidez, alde batean palaz jolasten zen eta bestean eskuz. Bautizoreko pila bat zegoen eta bertan pelotak jo ezkero puntu gehiago jasotzen zituen jokalariak. Txapa ere jarrita zegoen eta zutabe batzuk zeuden ezker aldean jokua teknikoagoa bilakatuz. Nahiko aktibidade genuen eta dinamika polita sortzen zen. Oraindik zutik jarraitzen du elizak eta frontoia berak ere, baina ez da inor joaten. Gogoratzen dut, lagun baten aitak Antzuolako maisu batek eginiko pelota oso on bat erosi ziola. Estrenatu genun lehen egunean, oso gustora ginala eskuz jolasten, elizan koroan ensaiatzen ibili zen gizon kuadrila bat atera zen eliztik eta horitako batek pelota jo eta asun tartetara bota zuen. Ero moduan ibili ginan bila eta bila, baita hurrengo egunean ere, baina ez genuen berriro pelota topatu. Orduzgeroztik, gizon horren inguruko mito bat sortu dugu kuadrillan eta uste dugu pelota berak topatu zuela osin tartean eta beratzako hartu zuela.

(ALAIN, 2016ko uztailaren 18a)

 

Arroka frontoia

Castellano

Nire iritziz frontoi txiki hau auzoaren bihotza edo ejea da. Auzotarrek espazio hau konpartitzen dute jaietan kontzertuak egiteko, jaiak bizitzeko, jolasteko: pala, pelota etabar. Espazio honetan ere, generazio ezberdinetako jendea biltzen da, intergenerazionala den espazio bat dela iruditzen zait; jolasean haritzen diren umeetatik hasita, petrilean eserita dagoen aiton baterate batu daitezke frontoi honetan momenti berean. Neretzako hori dana lotzen duen espazio bat da.
Orain auzoak eraldaketa handiak bizi ditu eta espazio hau mantentzeak komunitate edo herri izaera hori mantentzen laguntzen duela iruditzen zait.
Frontoia, bada ere transigir espazioa bat. Frontoira zatoz, jolasten duzu eta bazoaz etxera baina bide horretan pertsona pilo batekin harremantzen zara edo ikusten duzu, etbar. Frontoia irekia izateak laguntzen du trantsizo espazio izateko; kalean dago eta publikoa da; edozeinek erabili dezake, nahi duen moduan eta nahi duen orduan, kontutan izanda bizilagunen ganako errespetua.
Nik aprezio handia diot frontoi honi. Donostian ibili izan naiz eta bada betiko frontoi txikia, eta pasa dena pasa dela frontoia beti hemen egon da, eta neretzako bertan bizi direnentzat beraien izaeraren parte bilakatu da frontoia. Ingurua eta auzotarrak eraldatzen hari dira, baina frontoia da mantentzen da eta horrelako espazioak, neretzako, gure izaeraren parte bihurtzen dira, gure identitatearen parte bat ere, esango nuke.
Hau nere iritzia da eta ez dakait zer esango duten bertakoek baina neretzako frontoia babes gune bat ere bada. Nere ustez frontoia desagertzeko arriskuan balego uste dut borrokatuko zela babesteko. Gainera, nahiz eta ez zihur ez egon, entzun dut frontoia berez pribatua zela. Gizon batena homen zen, jabetza pribatu zuela eta auzoari utzi zion, edo utzi zion erabiltze publikoari kondizio horretan, auzoaren erabilpenerako izango zela. Hau horrela, hirgintzako planetan egindako aldaketa guztiekin, arrazoi honengatik salbatu omen dute frontoia. Oso integratua dago hemengo bizitzan, beti dago norbait jolasten, beti dago kuadrila bat bertan eserita etabr. (Anonimoa, 2016ko abuztuaren 26a)