Gure Belarrak-Nuestras Hierbas jardunaldiak

 Castellano

Campo Creativo Cero elkartetik bertako landare ugari eta ahaztuen ezagutza eta maitasuna zabaldu nahi dugu. Horretarako, Gure Belarrak-Nuestras Hierbas jardunaldiak antolatu ditugu, gure inguruko basafloran sakontzeko, baita hirian bertan dagoenan ere.

Hona hemen jardunaldien programazioa:

  • Urriak 1, osteguna, 18.00etan.
    bertako florari buruzko hitzaldi-solasaldia.
    Honako hizlariekin:
    – Clara Gutiérrez Arana, biologa etnobotanikoa
    – Ainitze Sala Insausti, baserritarra.
    Donostia-Udal Liburutegi nagusian, San Jerónimo kalean.
    Publikoari irekia.
  • Urriak 24, larunbata, 10.00etan (hasieran urriak 3n ospatzekoa, eguraldiagatik aldatuta)
    URGULL MENDIRA IRTEERA ETA OSTEKO BAZKARIA.
    Urgull mendia bisitatuko dugu bertako flora anitza ezagutzeko. Geroago, Donostiako La Cueva del Pollo jatetxean elkartuko gara, bertan bildutako belarrekin errezetak prestatzen ikasiko dugularik.
    Clara Gutiérrez Aranarekin.
    Izena eman behar da. Dohainik. Izena emateko, sakatu hemen.
  • Urriak 30, ostirala, 18.30etan.
    EMAKUMEEN KULTURAREN TAILERRA ETA belar tradizioa.
    Emakumeen Kulturaren Tailerreko asteko saioa, emakumeak eta belar tradizioetan sakontzera eta ezagutza partekatzera dedikatuko dugu.
    Donostiako Izkali Institutoan.
    Dohainik. Izena eman behar da. Izena emateko, sakatu hemen.

Urgull bisita + bazkarirako izen ematea

Emakumeen Kulturaren Tailerra eta belar tradizioak saiorako izen ematea