VI Ekologia Sozial eta Politikoan Jardunaldiak 2019

Jardunaldi hauen helburua ahaleginak batzea da eta presentzi kolektiboa duen gune bat sortzea ekologia sozial eta politikoaren inguruan oihartzun mediatikoa duena.

Erakunde eta kolektibo desberdinek egiten duten lanaren ordezkaritza bat sortu nahi dugu, beraien aktibismoaren zabalera, pluralitatea eta aniztasunarena ere, baita hauen diskurtso, proiektu eta akzioena.


2019 PROGRAMA

ES

Martxoan

VI Ekologi Sozial eta Politikoan Jardunaldiak 2019

Martxoak 20, asteazkena

18:00 a 20:45 Okendo Kultur Etxea

Ekologia Berrikuntza Panela 

Inpaktu ekologikoa duten gaurkotasuneko proiektu ezberdinen aurkezpena:

  • Biomimezia: naturan oinarritutako diseinua. Hizlaria: Gustavo Vargas Materialen Ingeniaritzako Doktorea (UPV/EHU).
  • Itsas inguruneko mikroplastikoak, hondakin plastikuen kudeaketa eskasaren ondorioak. Hizlaria: Amaia Mendoza. Ingeniari Industriala (UPV/EHU).
  • Ner Breeen (Akuaponia): landare eta arraiaren sorketarako modu jasangarria. Hizlaria: Fernando Sustaeta
  • Precious Plastic: plastikoak berziklaketarako planta baten diseinu eta fabrikazioa. Hizlaria: Iñaki Martín. Eibarreko Ingeniaria Eskola (UPV-EHU) Aretxabaletako Eskolaren elkarlanarekin.
  • Landa eremuan hondakin-uren kudeaketa egokiaren bila. Hizlaria: Ion Irízar, CEIT-IK4ko Datu Analisi eta Kudeaketako Ikertzailea.

Informazio gehiago

Cartel del Pannel Innovación en Ecología 2019

Martxoak 21, osteguna

18:00 a 20:30 Okendo Kultur Etxea

Dokumentala: Hondar 2050 + foroa

HONDAR DOKUMENTALA+FOROA

Hondar 2050 erdi-metrai dokumental independiente eta parte-hartzaile bat da, aurrekontu gutxikoa. Artista euskaldun baten barne eta kanpo bidaia da inork ikusi nahi ez duena ikusteko: hondakin plastikoa eta gure itsasoengan eragina duen itsas zaborra. Erantzun eta konponbideen bila dijoan barne ibilbide bat da. Kontakizun honekin bakoitzaren ohiturak denon arazoa izatera iritsi daitezkela ikusten dugu, nahiz eta hasiera batean hórrela ez eman.

Proiekzioaren ondoren, publikoarekin batera hausnarketa foro bat izango dugu, gure bakarkako ekintzek inguruan duten inpaktua aztertzeko.

 

Martxoak 22, ostirala

Ekologia eta Gestalt tailerra:

Gestalt ingurumen gatazkak konpontzeko

18:00: Izkali Institutoan

“Hiria bernaturalizatuz”.

Egiazko egoera batetan oinarritutako kasu hipotetiko baten bitartez, metodologia gestaltikoa ezarriko dugu hiri baten bernaturalizazioarekin zerikusia duen ingurugiroko gatazka bat konpontzeko. Simulazio eta rol teknikekin lan egingo dugu. Izena ematen duten pertsonei aldez aurretik informazio textu bat bidaliko zaie.

 

 

Beste jarduera batzuk:

Martxoak 31, igandea

Zurriola ondartza garbiketan sensibilizazio jardunaldia

ZURRIOLA HONDARTZAKO SENSIBILIZAZIO ETA GARBIKETA JARDUNALDIA

Hondar 2050 dokumentala osatzeko, Zurriola ondartza garbituz sensibilizazio jardunaldi bat eskeintzen da, Patris Surf eta Ocean Initiatives Surfriderrek antolatutakoa.